XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badakizu... Hegazkin batek soinuaren abiadura gainditzen duenean, hau da, orduko 1.224 kilometrotako abiadura baino gehiagoz doanean, izugarrizko bibrazioa eta ondorioz zarata gorgarria gertatzen dela? Orduan, hegazkinak soinu-langa zehartu duela esaten dugu.

- Badakizu hegazkin hauek duten izena?.

- Zer esan nahi dugu zarata gorgarria esatean?.

- Gorputz batek bibratzen duenean gertatzen da soinua.

Danbor baten mintza jotzean edo gitarra baten sokak pultsatzean ikus dezakegu nola gertatzen diren bibrazio hauek.

- Uhin bidez hedatzen dira; uretara harri bat botatzean urazalean sortzen diren uhinen antzera.

Soinu-uhinak direkzio guztietan hedatzen dira, eta, airean zehar, gure belarrietara heltzen dira.

- Soinua ez da airean edo beste gas batzutan zehar bakarrik transmititzen.

Soinu-uhinak gorputz solido eta likidoetan zehar ere hedatzen dira.

Hedapen abiadura Airean, soinuak 340 metro egiten ditu segundu bakoitzean, edo berdina dena, 1.224 kilometro ordu bakoitzean.

- Soinua ez da hutsean hedatzen.

Soinu-uhinek medio materiala behar dute hedatzeko.

- Gorputz solidoek, orohar, abiadura handiagoz transmitzen dute soinua likidoek baino, eta hauek, gasek baino handiagoz.

ARIKETAK 1. Tiratu plastiko gogor bat eltze baten gainean eta euts ezazu goma batez.

Jarri arroz ale batzuk plastiko gainean eta jo arkatz batez.

Zergatik egiten dute salto arroz aleek? Sortzen al da soinurik?.

2. Filme askotan ikusi duzu nola azalgorriek, zaldirik hurbiltzen den jakiteko, belarria jartzen zuten zoruan.

Zergatik egiten ote zuten hau?.

3. Argia, segunduko 300.000 kilometrotako abiaduraz hedatzen da.

Azaldu zergatik, ekaitz bat gugandik urruti dagoenean, ikusten dugun lehenengo tximista, eta entzuten dugun ondoren trumoia.